Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Berriak | Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.

Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.

2010-02-02
ItzulpenFlow, itzulpen-prozesuan sortzen den fluxu osoa kudeatzeko sistema da.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow  (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki.

ItuzlpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen duen aplikazioa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek ere erabil dezaketen. ItzulpenFlow tresnaren bidez, lan-eskaera jasotzen denetik emaitza bidaltzen denera arteko ataza guztiak kudeatu ahal izango ditu erabiltzaileak, eta gainbegiratu batekin itzulpen-prozesu osoa zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango du: bezeroen zerrenda, aurrekontuak sortzea, epeak, hitz kopuruak..., alegia, lan-fluxuaren egoera osoa.

ItzulpenFlow web zerbitzua da. Beraz, web nabigatzailea nahikoa da guztia kudeatu ahal izateko, norberaren ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe.

 

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net